AUSTIN, J. L. (1962): Cómo hacer cosas con palabras. Barcelona: Paidós. 1996.

Laburpena

Hitzaurre interesgarri baten ondoren, autorearen 12 hitzaldien bilketa dator bere pentsamenduekin.

Hitzaurrea (G:C: CARRIO, E.A. RABOSSI): hitzaldietan agertzen den filosofia labrutu eta komentatu egiten da atal honetan: hizkuntza arruntaren aburua, filosofo batzuen hizkera zaila (behar ez denean), "gezurraren hizkuntza" edo hausnarketaren hizkuntza, lan kooperatiboaren hizkuntza (WIttgenstein)..., eta Austinen espresio performatiboak (akzioa) espresio deskriptiboen aurrean. Hemen azaltzen dira ekintza lokuzionarioa (esan zerbait soinu batzuk egiten...), ilokuzionarioa (esaterakoan sortzen den ekintza: bataiatu, mehatxatu, iraindu...) eta perlokuzionarioa  (egiten den ekintza hitz egiten dugulako: konbentzitu, harritu, beldurtu...).

Hasierako hitzaldietan "ekintza perlokuzionarioa" saiatzen da deskribitzen: ez da enuntziatu bat, ez da egia/gezurra baizik eta asmatu ala huts egiten du, etab. Saiatzen da perlokuzionario hori definitzen gramatikaren bidez baina adierazten du ezin dela, ikusi behar da mezua bere testuingurua, bere erabileran.

Komentarioak

Liburu hau irakurketaren zergatiarekin abiatzen da bilera, zalantza hau, ordea, saioan zehar joango da desagertzen. Austin gaur egungo hizkuntza teorietan izugarrizko  eragina izan du: gaitasun komunikatiboan, pragmatikan, "hizkuntzaren erabilera" bezalako kontzeptuetan, etab. Egun termino hauek arruntak iruditzen zaizkigu baina autore honekin batera hasi ziren erabiltzen.

Bestalde, Austinen ustez, hizkuntza komunikaziorako erabiltzen da batez ere; Foucault filosofoak, ordea, hizkuntza "boterea" dela dio, oso ikuspuntu desberdina da.

Begirada atzera botatzen da ere beste autore batzuekin konparatzeko, batez ere Habermas eta Searle, paralelismo batzuk aurkitzen dira (ekintza ilokuzioarioarena, adibidez), azkeneko hauek komunikazioaren testuinguruak zabaldu bazituzten ere.

Komunikazioak ikerketa asko behar izaten du askotan, autoreak egiten duen bezala, baina baita beste testuinguru arruntenak, hau da, ohiko elkarrizketetan, adibidez. Hortik ondorio oso interesgarriak atera daitezke batzuentzako; beste batzuek galdetzen dute zertarako balioko zuen horrelako ikerketa. Jartzen dira adibide batzuk erakusteko nola hitzen azpian esanahi asko aurki daitezke, testuingurua kontutan harturik, jakina. Ideia hau ilustratzeko ipintzen dira adibide batzuk: haur batek, esate baterako, adierazten du ez duela nahi eskolara joan: zer esaten ari da benetan?; nola aztertzen diren hitzak epaiketetan egia aurkitzeko ("ez ezetza da"), etab. Halere, izan ditzakegu irizpide batzuk edo hipotesiak elkarrizketak aztertzerakoan? Ez al da oso zaila igartzea zer esan nahi da? Ez da ahaztu behar, dena den, batzuetan komunikazioa "zuzena" ematen dela, hau da, esaten dela esan nahi dena (Habermasek "hitz egite ideala" deituko zion honi).

Hitz egiten da ere hitza-akzioaren arteko harremanetaz, hitzaren erabileraz (horien artean, boterea ezartzeko).

Aipatzen diren gaiarekin lotuta dauden beste autoreak: Van Dijk, Lomas, Tusón, Chomsky.

Hezkuntzarako Ondorioak

Ez da gehiegi sakondu gaia honetan zaila dela eta. Aipatzen da analizatu egin beharko zirela eskolan ematen diren komunikazioak: gurasoekin, lankideekin, ikasleekin..., harremanak hobetzeko asmotan eta ikastetxearen funtzionamendua aurrera eramateko asmoz.

Galderak Eztabaidak Bultzatzeko

·          Zein garrantzia dauka, hizkuntzaren ikasketetan eta orokorrean, "erabilera" kontzeptuan?

·          Zer dakigu espresio hauetaz: komunikazioa, gaitasun komunikatiboa, erabilera, hausnarketa, pragmatika, "acto de habla"?

·          Zer atera daiteke elkarrizketa bat ikertzen? Zertarako balio daiteke?

·          Zertarako erabiltzen dugu "hitza"? (Komunikatzeko, boterea erabiltzeko...)

·          Nola aztertu daiteke eskolan erabiltzen den hizkuntza? Egin al daiteke "estilo" liburu bat eskolako pertsonen artean hitz egiteko? Erabili daiteke hizkuntza gauzak hobetzeko?

Ikusi al duzu inoiz hizkuntzaren erabilpen desegokia gelan bertan (ikasleen artean, irakaslearekin...)? Nola hartu duzu? Zer egin egoera horiek hobetzeko?


Copyright 2008. All Rights Reserved. Adarra




¿QUIËNES SOMOS?     

¿QUE HACEMOS?      

COLABORACIONES      

      ENLACES      
 
*Pedagogi Erakundea

     DOCUMENTOS    |     ACTIVIDADES PROGRAMADAS    |     ACTUALIDAD

ADARRA
    Mitxel Labegerie, 2-3º Dpto3
    48005 - Bilbao
    Tfno.-944153795  
   adarraerakundea@gmail.com


webmaster@adarra.org