BECK. U. eta BECK-GERNSHEIM, E.(2001): El normal caos del amor. Barcelona: Paidós.
Ulrich Beckek eta Elisabeth Beck-Gernsheimek maitasun harremanetan azaltzen diren gatazken alderdi teoriko soziala jorratzen dute. Gaur egungo egoera trantsizio unetzat hartzen dute, bizi osorako famili bakarraren eredutik bizitzan zehar aldikako familia desberdinen moldeetara edota elkarrekin bizitzeko familiatik kanpoko ereduetara. Hezitzaileon ikuspegitik bereziki garrantzitsuak izan dakizkiguke laugarren eta bosgarren kapituluak.
Laugarrenean "Todo por amor al hijo" zenbait klabe azaltzen dute gaur egun haurren inguruan suertatzen diren portaerak ulertu ahal izateko. Hala, egun, haurra jaio aurretik ere izugarrizko interesa pizten da bere hezikateri buruz, gurasoei asko eskatzen zaie (227.orria) baina haurrentzat ere baditu egoera honek ondorioak (244.orria); besteak beste aholku pedagogikoen menpe bizi dira, zeharo aztertuak eta zainduak baina aldiberean eta egindako ahaleginaren ondorioz izugarrizko espektatiba jartzen dira eurongan (247.orria): arrakasta eskolan, lagunartean...; prestakuntza zabala opatzen zaie, agian denbora librea ere arautuz...Espektatibak betetzen ez badira giro gaiztotu egiten da familian. Dinamika konplikatua izan daiteke zenbaitetan eta hortixik sortzen dira egoera jasangaitzak batzuetan biolentoak izatera hel daitezkeenak.
Bosgarrenean "la manzana tardía de Eva o el futuro del amor" gizarte industrialetik gizarte modernora igarotzeak eraginadako egoera berriak analizatzen dituzte: gizon eta emakumekoi dagozkigun "rol"-ak, prestakuntzarako emakumekoi zabaldu zaizkigun aukerak, lanak eragindako leku- aldatzeak..., aldaketa hauek guztiek familiaren bizimoduan daukaten eragina: banaketak eta bigarren/ hirugarren ezkontzak gehiagotzea, familia tipo desberdinak ugaritzea (bikotekide aldaketa dela eta sortutako familia ugariak, guraso bakarreko familiak...).
Copyright 2008. All Rights Reserved. Adarra
ADARRA
Mitxel Labegerie, 2-3º Dpto3
48005 - Bilbao
Tfno.-944153795