BENJAMIN, Walter: "La obra de arte en la época de la reproductibilidad técnica", "Discursos interrumpidos" liburuan, I. bolumena. Taurus. 17-57. or.
Lan honetan egileak gaurko arteari buruzko gogoeta interesgarria eskaintzen du. Alde batetik, artesana kokatzen du egin den garaian, ezin baita ulertu egungo gizartean kokatzen ez bada. Ildo horretatik, artearen inguruan XX. mendean zehar suertatu diren aldaketak analizatzen ditu.
XIX. mendeko amaierara arte artelanak zeukan ezaugarri nagusienetakoa benetakotasuna edo autentizidadea zen. Kopiek garrantzia galtzen zuten erabat. Kopiak egiteko aukerek eta argazkilaritzaren hedapenak, besteaz beste, apurtzen dute artea zeukan aura, bakuntasuna eta, neurri handi batean, berari gordetzen citación gurtzapena edo kultua. Argazkilaritza eta zinemaren asmakizunarekin artelanak berregin eta errepika daitezke. Eta honek artelana lehen zeukan erritualeko izaera bizkarroikorretik askatu egiten du. Argazkilaritzak suposatzen du balore erakusgarriaren garaipena kultuarenaren gainetik (erretratuaren kasuan izan ezik). Hori gertatzerakoan, artista eta ikuslearen arteko harreman berriak zabaltzen dira ("arteak ihes egin du ederraren halotik", dio Benjaminek).
Artea merkantzia bezala aurkezten da. Publikoa merkatua da. Eta lehen arteak zeukan aura, izar bihurtutako artistekiko kultuak ordezkatzen du.
Egileak errepikatzen du Aldous Huxleyren ondoko esaldi hau: "Aurrerapen teknikoek artea bulgarizaziora eraman dute" (Huxleyren iaiotasun artistikori buruzko teoria). Benjamines baieztatzen du artelanak errepikatzeko aukera teknikoek artearen eta jendearen arteko harremanak eraldatu dituela. Izatez, zinemak masifikazioa ekarri du. Hala ere, aldaketak ez dira bat-batekoak izan eta guztiek ez dituzte era berean onartu. Bestela, nola uler daiteke arte konbentzionala onartua izatea eta, alderantziz, arte-adierazpen berriak hain zorrotz kritikatzen direla.
Bada egungo artea, merkataritza eta ezaugarri estetikoak eta kontsumoa ulertzeko eta erlazionatzeko. Azken batean, arteak duen eduki ideologikoa nabarmentzen da idazki honetan eta interpretatzeko ditugun ikuspegi atzerakoiak ala aurrerakoiak azaleratzen ditu.
Copyright 2008. All Rights Reserved. Adarra
ADARRA
Mitxel Labegerie, 2-3º Dpto3
48005 - Bilbao
Tfno.-944153795