ECO, U. (1965), Apocalípticos e integrados, Barcelona, Lumen-Tusquets, 2001.
Liburu honetan kulturak azkeneko urteetan hartutako bideak atertzen dira (kontuan izanik liburua 1965an argitaratu zela, nahiz eta lau biderrez berriro publikatu), hau da: komunikabideak, telebista batez ere, komikiak, mito modernoak (Superman), abesti modernoak, etab. Eta gai hauek bi ikuspuntu harturik miatzen dira: apokaliptikoena, hau da, kontrakulturantz abiatzen garena diotenen aburutik; eta integratuena, edo kulturaren zabalkuntza edo demokratizazioaz hitz egiten dutenena. Batzuentzat, beraz, kulturak okertu egin da eta bigarrenentzat alderantziz.
Liburuaren atalak:
Liburuaren aurkezpena.
Apocalípticos e integrados.
Introducción.
Alto medio, bajo.
Los personajes.
Los sonidos y las imágenes.
Gure saiorako, "Alto, medio, bajo" atalean zentratu egin gara, "Cultura de masas y niveles de cultura" azpi atalean hain zuzen. Bertan "cultura de masas" delakoari buruz mintzatzen da autorea, alde eta kontra daukana azpimarratuz, planteamendu honek dauzkan arazoak komentatzen.
Atal honen laburpena:
Kulturaren aldaketaren aurrean arazoak sortu dira beti (adibidez Guttengergek ekarritako berrikntzarekin) eta masen kulturarekin berdin gertatzen da. Autoreak komentatzen ditu kontra eta alde dauden posizioak. Kontra daudenek kultura hau homogenizaziorantz eta "gustuko" gauzak aukeratzera doala diote; honetaz gain, kultura honen ezaugarriak honako hauexek izan daitezkeen: kontserbadorea da, ahalegin gutxi eskatzen du, entretenitzeko produktuak baloratzen ditu, ikuspegi kritika gabeko eta azalekoak ditu, konformatzaile eta paternalista da...
Alde daudenek, ordea, horrelako abantailak ikusten dizkio: ez da ematen sistema kapitalistetan, formazioa eskaintzen du informazioaren bitartez, obra kulturalen zabalkuntza baimentzen du, ez dira kontserbadoerak, etab.
Autoreak arazoa gaizki planteatuta dagoela dio, benetako galdera hau izan beharko zen: zein izango zen balore kulturalak transmititu dezakeen masako kultura?
Aurrerantzean kultur mailak aztertzen ditu (high, middle eta low),esanez maila hauek ez dute zergatik izan behar zailtasun edo gizarte mailakoak izan behar.
Amaitzeko balizko ikerketak planteatzen ditu gai honi buruz: mass mediako hizkuntza eta baliabide formalak, telebista, nobela beltzak eta zientzia-fikziozkoak, gozamen estetikoaren ikerketa estetiko eta soziologikoak...