FOUCAULT, M. (1975), Vigilar y castigar, Madrid, Siglo XXI, 2000.
Liburuan historian zehar zaintza eta gaztiguari buruz hitz egiten da, batez ere XVIII mendetik aurrera, eta zein izan daitezkeen gaur egun izan daitekeen eragina: kartzeletan, hezkuntzan, eroetxeetan, etab.
Hauexek dira liburaren atalak:
Suplicio.
Castigo.
Disciplina.
Prisión.
Arreta berezia ipini da "Disciplina" atalean.
Komentarioak
Gainetik komentatzen dira irakurketaren gaineko atal aspektu batzuk: nola aztertzen den boterearen tresnak mendeen zehar (XVI; XVII eta XVIII) eta esaten da, nahiz eta gaur egun eragina jaso hango filosofiatik, gauzak asko aldatu egin direla, eboluzioa eman dela. Liburuan Ilustrazioa kritikatzen da eman barik beste aukerarik.
Ondoren eztabaida boterean zentratzen da; batzuek irakurtzen dute autorearentzat dena dela boterea; beste batzuek ordea, gauza askotan boterea dagoela interpretatzen dute. Lehengo haria hartuta, nazismoraino iristen da eta esaten da bere liburuetan autoreak ez duela iraultza aldarrikatzen, bakarrik edozein boterearen kontra egitea, arauen kontra.
Esaten da legeak beharrezkoak direla eta askotan ahula defendatzeko balio dutela, nahiz eta lege asko gaizki eginak egon edo ez balio izan ezertarako.
Bukatzeko, autorearen ibilbide teoriko eta pertsonalaren aztertzen da eta aipatzen dira haren maisuak (grekoak, Kant, Nietzsche, Heidegger...). Honengatik batzuek ateratzen dute bere obra faxista dela eta bertan behera uzten da eztabaida.
Hezkuntzarako Ondorioak
ezkuntzan eman den ibilbidea komentatzen da, autoreak historian zehar deskribatzen duena eta egon diren eta dauden beste ereduak. Gero hezkuntzari begira, araudiaren asuntoa komentatzen da.
Galderak Eztabaidak Bultzatzeko
Zein arau mota behar da eskolan?
Zertarako izango da baliagarria?
Araudi barruan, gaztiguak sartu beharko ziren? Zer nolakoak?
Zaindu behar da eskolan? Nola? Zertarako?Nola erabiltzen da boterea eskolan? Positiboa da? Beharrezkoa?