FREIRE, P. (1997): Pedagogía de la autonomía. Madrid: Siglo Veintiuno.
140 orriko liburu hau oso argia eta interesgarria da. Irakasteari buruzko bere hiru atalak oso baliogarriak dira irakasleen lantaldeetan hausnarketa bultzatzeko. Ikuspuntu kritiko batetik, irakasle paperaren definizioa ematen du errespetua, poza eta jakinminaren garrantzia azpimarratuz. Oso liburu atsegina da autoritatea, ideologia, entzuteko gaitasuna, elkarrizketa eta maitasuna irakasle bezela aztertzeko.
Laburbildurik, hona hemen aipatzen dituen edukiak. Lehen atalean irakatearen baldintzaz hitz egiten du: zorroztasuna metodikoa, hezigaien jakitearekiko errespetua, kritikotasuna, estetika, etika, bereizkeria baztertzea eta kultur identitatea berrezagutu eta asumitzeaz. Bigarren atalak, irakastea ez dela ezagutza transferitze soila adierazten du eta ikuspegi mugatu hori gainditzeko baldintzak aipatzen ditu eta, azkenik, hirugarren atalean, irakastea giza berezitasun bat dela azpimarratzen du eta horretarako beharrezko diren gaitasunen zerrenda eskaintzen du
Copyright 2008. All Rights Reserved. Adarra
ADARRA
Mitxel Labegerie, 2-3º Dpto3
48005 - Bilbao
Tfno.-944153795