MAALOUF, Amin (1999): Identidades asesinas. Madrid: Alianza.

Egileak berak epilogoan azaltzen duenez, liburuaren helburua hausnarketarako proposamen bat luzatzea da. Gizarterako, orokorrean, egiten dituen oharrak eskolara bideratu ahal ditugu: eraikizen ari garen zibilizazio berrian eginahalak egin behar ditugula inor baztertuta aurki ez dadin; denek aurki dezaketen bertan euren hizkuntzaren eta euren kulturaren adierazleak; denon hizkuntzak eta denon kulturak tokiren bat izan dezaten bertan, denok

Liburuko lau ataletan zehar honako gaiak jorratzen ditu:

1.                Mi identidad mis pertenencias:

Norberaren nortasunaren zehaztapena oso esparru zabala da, bizitza osoan zehar eraikitzen eta garatzen dena;  pertsona batek aldarrikatu ahal ditu, aldi berean, bere kidetasunak eta bere ezaugarri propioak "Identitate hiltzaileak" dira pertsona bere ezaugarri bakar batekin identifikatzera daramatenak.

2.                Cuando la modernidad viene del mundo del otro:

Islama ba ote da batera ezina askatasunarekin, demokraziarekin, gizon emakumeen eskubideekin, modernitatearekin? Egilearen ustetan galdera honen erantzuna ez da testu sakratuen gainean egindako interpretazioetan bilatu behar baizik eta historian zehar islamaren jarraitzaileek izandako portaeretan. "Cuando la modernidad lleva la marca del Otro, no es de extrañar que algunas personas enarbolen los simbolos del arcaísmo para afirmar su diferencia" (87.orria).

3.                La época de las tribus planetarias:

Globalizazioaren eraginez indartu egiten da nortasunaren aldarrikapenaren beharrizana; egilearen ustez norberaren jaioterriarekiko identifikazioa eta lurralde zabalago batekikoa uztartzea da gizateriaren geroa bermatzeko bidea.

4.                Domesticar a la pantera:

Erlijioak, hizkuntzak edota etniak berezitako gutxiengo komunitateen kulturarekiko begirunea da egonkortasun politiko eta soziala lortzeko oinarrizko baldintza. Kultur ondasunak babesteko ikuspegi ekologikoa aldarrikatzen du: " la batalla por la diversidad cultural se ganará cuando estemos dispuestos a movilizarnos intelectual, afectiva y materialmente para defender una lengua en peligro de desaparición con tanta convicción como para impedir la extinción del panda."


Copyright 2008. All Rights Reserved. Adarra




¿QUIËNES SOMOS?     

¿QUE HACEMOS?      

COLABORACIONES      

      ENLACES      
 
*Pedagogi Erakundea

     DOCUMENTOS    |     ACTIVIDADES PROGRAMADAS    |     ACTUALIDAD

ADARRA
    Mitxel Labegerie, 2-3º Dpto3
    48005 - Bilbao
    Tfno.-944153795  
   adarraerakundea@gmail.com


webmaster@adarra.org